Sarreren zehaztapenak eta baldintzak

BERTSIOA: 2011KO URTARRILA

 

  1. Salmenta-agente baimendu gisa, Ticketmaster Spain SAUek sarrerak saltzen ditu Sustatzailearen izenean. Sustatzailea bera da ekitaldiaren antolatzailea, eta, beraz, haren ardura dira ikuspena, erosotasuna, akustika, irisgarritasuna...

  2. Ez da onartzen aurrez erositako sarreren dirua itzultzerik. Emanaldi batera joaterik ez izatea edo erostean akats bat egitea ez dira baliozko arrazoiak dira dirua itzultzeko. Ticketmaster Spain SAUek Sustatzailearen berariazko agindu bat jasotzen duenean soilik egingo dira sarreren ezeztatzeak eta itzulketak; emanaldiak bertan behera geratzen direnean, datak aldatzen direnean... izaten dira halakoak

  3. Sarrera bat legez kanpo birsaltzeak (edo horretan saiatzeak) sarrera hori kentzea edo baliogabetzea eta ordainik edo konpentsaziorik ez ematea ekar lezake.
    Sarrera bat ezin da erabili publizitatean, sustapenetan, lehiaketetan edo apustuetan, ekitaldiaren enpresa sustatzaileak horretarako berariazko baimen formal bat idatziz eman ezean. Ticketmaster Spain SAUen marka komertzial edo beste edozein jabetza intelektual erabiltzeko ere Ticketmaster Spain SAUen berariazko onespena behar da.

  4. Sarrerak saltzen hasi eta gero gertatzen den aldaketa oro —data-, toki- edo artista-aldaketak, bertan behera uzteak...— sustatzailearen eta soilik haren ardura da. Horien berri duenean, Ticketmaster Spain SAUek mezu elektroniko bat bidaliko du erabiltzaileek erosketa-unean emandako helbidera, jakinarazteko. Ticketmaster Spain SAUek bere webgunean ere emango du aldaketa horien berri, erabiltzaileak eta erosleak jakinaren gainean egon daitezen.

  5. Areto edo barrutiaren eta ekitaldiaren Sustatzailearen arau eta erregulazioen arabera jaulki da sarrera hau. Xehetasun guztiak eskura daude aretoko leihatilan. Erabiltzaile batek arau eta erregulazio horietakoren bat hausten badu edo mina, kaltea edo iraina eragin dezakeen beste edozein ekintza onartezin egiten badu, areto edo barrutiak edo Sustatzaileak eskubidea izango du erabiltzailea areto edo barrutitik kanporatzeko.

  6. Enpresak ez du bere gain hartuko inolako sarrera-galera edo -lapurretaren ardurarik.

  7. Galarazita dago argazki- edo grabazio-ekipoak baimenik gabe erabiltzea. Eskuratutako zinta edo filmak suntsitu egin ahal izango dira. Baliteke laser-erakusleak, telefono mugikorrak, txakurrak (txakur gidariak salbu) eta bezeroaren janaria eta edaria ere galarazita egotea.

  8. Areto edo barrutiak, ekitaldien Sustatzaileak eta Ticketmaster Spain SAUek ez dute beren gain hartzen inolako ondasun pertsonalen ardurarik.

  9. Sarreren eramaileek onespena ematen dute publiko gisa grabatuak izateko, bideo- eta soinu-grabazioetan agertzeko.

  10. Gerta liteke pertsonako edo kreditu-txartel bakoitzeko sarrera-kopuru maximo bat ezartzea; ekitaldi batzuetan, familia bakoitzeko ere bai. Horrelako arauren bat egonik norbaitek erosketa egitean hura hausten badu, enpresak eskubidea du kopuru maximoa gainditzen duten sarrerak ezeztatzeko, aurrez horren abisurik eman beharrik gabe.

  11. Zehaztapen eta baldintza guztiak Espainiako legeriak arautzen ditu, eta Ticketmaster Spain SAUekiko edozein salerosketaren ondoriozko gatazka oro Espainiako Auzitegien jurisdikzioaren mende baino ez dago.

  12. Aurreko klausularen bat baliogabea edo legez kontrakoa bada, ez balego bezala jokatuko da, eta gainerakoak hartuko dira indarrekotzat eta aldeentzat erabat eraginkortzat.

 

 

Política de privacidad | Condiciones generales © 1999-2014 Ticketmaster. Todos los derechos reservados.